XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XVI / Telefono xerka Nikok eskerrak eman zizkion neska yogalariari, eta hark seinalatu bide zidorrez hasi zen.

Bai, neskak ez zion gaizki esan: han zegoen bidearen bukaeran berak esaniko edifizio handi hura.

Leiho eta tximinia asko zuen edifizioak horretan fijatu zen Niko partikularzki; bestela, beltz astuna zen eta antipatiko samarra iruditu zitzaion.

Sartu eta, hura ere bai egia, telefono publiko bat hantxe.

Niko joan zen eta deseskegi zuen.

Rezepzioan emanen didate Agirreren berri, eta joateko moduaz informaturen naute, pentsatu zuen; (...).